Gizarte honetan, hainbat modu daude ondo pasatzeko geure aisialdian. Batzuk hobiak erabiltzen dituzte hutsune hau betetzeko, beste batzuk, aldiz, haien denbora bideojokoetan edota mahai-jokoetan erabiltzen dute. Badago ere kalera irtetea nahiago duten jendea, lagunekin geratzea eta antzeko jarduerak gogoko dituztenak. 

Lonjak

Gaur egun gazte askok lokalak alokatzen dituzte beraien denbora librea lagunekin ondo pasatzeko eta neguan eta euria egiten duenean leku bat daukazu gauzak egiteko: telebista ikusi, bideojokoetan ibili, hitz egin, ...  eta bakarrik hilabetero diru kantitate txiki bat ordainduz , baina normalean , hogeita hamar pertsona inguru egoten direnez arazoak sortzen dira eta ondorioz pertsona batzuk lonjatik joan behar izaten dute edo jabeak eskatzen die joateko kalte izugarriak sortu ez izateko.

Los jóvenes optan por alquilar una lonja para tener un espacio privado en el que nadie les pueda controlar.
 

Arriaga antzokia 


Arriaga antzokia Bilboko zaharrena da eta gaur egungo erreferentzia nagusia antzerkiari dagokionez hirian, Juan Crisostomo Arriagaren omenez izendatuta. Halaber, musika eta dantzaren ikuskizunak ere antolatzen dituzte, bai eta Fant eta Zinebi zinema jaialdiak ere.
Bere estiloa neo-barrokoa da eta Juan Crisostomo Arriagaren omenez eraiki zen XIX mendean, 1834an.
Bilboko itsasadarrak, Areatzak eta Zazpikaleek inguratzen dute antzokia. Antzina, kafetegi bat zegoen antzokiaren behekaldean, baina 1983ko uholdeak direla eta antzokian egindako berriztapenaren ondorioz, kafetegia kendu egin zen.

Etxebarria parkea



Etxebarria Parkea Bilboko parke bat da. Uribarri eta Begoña auzoen artean kokaturik. Alde Zaharra eta erdigunea baino gorago aurkitzeagatik, hiriaren ikuspegi aparta goza daiteke bertatik.
1980ko hamarkadararte Echevarria industriaren fabrika nagusia bertan kokatzen zen, gaur egungo Sidenor. Gerora, Basauriko fabrika eraikitzerakoan pixkanaka produkzioa eta langileak bertara eraman zituzten. Orduan, udalak orube horrekin zer egin erabakitzen zegoelarik hainbat proiektu aurkeztu ziren. Gehienak etxebizitzak eraikitzearen inguruko proiektuak.
Dena dela, udalak parke handi bat eraikitzearen aldeko apustua egin zuen, hiriaren parkeen gabezia konpontzeko. Horrela, Etxebarria Parkea Bilboko parkerik handiena da gaur egun.


San Mames 


Pasadan mendeko zelai oso ezaguna da, 1913an sortua, nahiz eta beste batengatik aldatu. San Mames
zaharrak bere arku paregabeaz ezagutzen zen, honek alde bateko harmaila heltzen zuen eta honela zutaberik gabe partiduaz gozatu ahal zen. Zelai honetan hainbat partidu historiko eman ziren, batik bat, 1982ko Futboleko Mundu Koparako zelaia izan zituzten, non hau ospatzeko harmailak zabaldu behar izan zuten, esan daiteke zelaiko ingurua guztiz aldatu izan zutela. Zelai berrian arkurik ez dago, berrizteko pentsatu zutena bazkideentzako leku gehiago behar zela izan zen, Athletic Club-en jarraitzaileak direla-eta. Zelai honetan ia 13 mila eta 500  eserleku gehiago daude.

  

Guggenheim Bilbao Museoa

http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/9/90/Guggenheim_museum_Bilbao_HDR-image.jpg

Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museo bat da.
1997ko urriaren 18an zabaldu zuten, Frank Gehryk Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan, arkitekto estatubatuarra da.
Erakuzketaz gain liburutegu bat , auditorio bat , jatetxe bat eta kafetegi bat dauka bere barnean.
Frank Gehryren erabaki pertsonala titanioa erabiltzea izan zen .
Hasieran museoa kritika ugari izan zituen diru kantitate handia inbertitu zuelako Bizkaiko foru aldundiak,
baina azkenean  bilbon turismoa igo zen eta udalak diru kantitate izugarriak bildu zituen .

Jaiak


Bilbon hainbat jai ezberdin daude urte osoan zehar. Adibide bat  Aste Nagusia  da, jende askorentzako oso garrantzitsua baita 


Bilboko Aste Nagusia Bizkai hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.
Kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoari atxikita. Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia .1978an Jaien Batzordeen eskariz asmatutako pertsonaia. "Badator Mari Jaia" da 1997tik jaietako abesti ofiziala, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena. Hori bai, jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak,(abuztuaren 15a), horren hurrengo ostiralean hasten baitira urtero.